2020ko azaroaren 13an, Bizkaiak hainbat nazioarteko aditu bilduko ditu sozialki arduratsua den inbertsioaren (ESG) gakoak eta etorkizuna aztertzeko, Biscay ESG Global Summit-en laugarren edizioan.
Goi bilera honetan, parte-hartze azpimarragarria izango du Mariana Mazzucato ekonomialariak, Londresko University Collegeko Berrikuntzaren eta Balio Publikoaren Ekonomia Katedradunak. Bertan, Berrikuntza eta Asmo Publikoaren Institutua sortu zuen eta beraren zuzendaria da.
Bertaratzen direnek Bilboko Euskalduna Jauregitik jarraitu ahal izango dute goi bilera, oraingo egoerak exijitzen dituen segurtasun-berme guztiekin.
Izena emateko epea zabalik: biscayesgsummit.eus/izena-ematea
2019ko Testigantzak

Sara Lovisolo
“Iazko goi bilera oso modu egokian jorratu zituen finantza jasangarrien alorreko gai nagusiak eta joerak, eta erabaki-hartzaileek adi entzun zuten esandakoa. Finantza-komunitate osoa egon zen bertan. Ekitaldi aparta.”

Xi Li
“Uste dut goi bilera hau antolatzea oso iniziatiba ona dela Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik. Nire iritziz, ESG gaiak jorratzeak hainbat eskualdetako gobernu, enpresa eta akademikoen lankidetza eskatzen duela. Garbi dago lehenengo urratsa jendea kontzientziatzea dela. Bada, goi bilerak ahalegin handiak egin zituen horri begira.”

Carmen Nuzzo
“Biscay ESG Global Summiten bigarren edizioa beste urrats garrantzitsu bat izan zen Europa mailan enblematiko bihurtzen ari den ekitaldi honen eraikuntzan, ESGri eta jasangarritasunaren alorreko gaiei dagokienez. Sektore publiko zein pribatutik ekitaldiak erakarri zituen parte-hartzaileen eta hizlarien askotarikotasunak agerian utzi zuen noraino diren beharrezkoak inbertitzaileen, enpresen eta politikarien arteko sinergiak, finantza-kapitala negozio jasangarrietara eta hazkunde ekonomikoko ereduetara mobilizatzen dela segurtatzeko. Goi bilerak sortu zuen energia positiboak gogora ekarri zuen ESG faktoreak ez direla arriskuak soilik, baizik eta aukerak ere bai.”